ERNEST HEMINGWAY

kronologia laburra

 

1899: Uztailaren 21ean jaio zen, goizeko zortzietan, Illinoisko Oak Parken.

 

1917: Kansas Cityko Star agerkarirako lanean hasi zen. Lehen Mundu Gerra ezagutu nahi zuen, baina Armadan hartu ez zutenez, Gurutz-Gorriko anbulatzietarako izena eman zuen; ametitu egin zuten abenduan.

 

1918: Maiatzean Europara: Paris, Milan... eta 1919an berriro Illinoisera.

 

1921: Toronto Daily Star agerkariaren Europako berriemale izateko mandatua hartu zuen. Parisera joan zen abenduaren 22an; han ezagutu zituen: Ezra Pound, Sylvia Beach, James Joyce, Gertrude Stein, Ford Maddox Ford, Max Eastman, Lincoln Steffens, Wyndahm Lewis...

 

1925 eta 1929 urteen artean agertu ziren bere lehen argitalpen garrantzitsuak: In Our Time (1925), The Sun Also Rises (1926), Men Without Women (1927), A Farewell to Arms (1929-09-27)...

 

1933: Udan Afrikara; han hartutako oharrekin idatzi zuen Green Hills of Africa (1935).

 

1937: Martxoan Espainiako gerrara. The Fifth Column eta beste zenbait ipuin idatzi zituen, eta oharrak hartu nobela baterako: For Whom the Bell Tolls (1940).

 

1939: Lehenengoz Kubako Habanara; han idazten hasi zen For Whom the Bell Tolls. 1942an "Crook Factory" sortu zuen (argibideak: Alberto Barandiaranen "Gaizkileen Faktoria" liburuan, Euskaldunon Egunkariak 2000. urtean argitaratua).

 

1944: Londresera, Bigarren Mundu Gerrako berriemale lanetara. Gero Parisera; han hartu zituen Across the River and into the Trees (1950) libururako oharrak. 1946ko martxoan itzuli zen Amerikako Estatu Batuetara.

 

1952: Irailean The Old Man and the Sea argitaratu zuen Life aldizkarian. Pulitzer Saria 1953an. 1954ko urtarrilean Afrikara: hegazkin istripua. Ondoren Veneziara eta Kubara. 1954ko urriaren 28an Nobel Saria.

 

1960: Idahora (Ketchum).

 

1961: Depresioak eta paranoia. Bere buruari tiro egin zion uztailaren 2an.

 

 

Ernest Hemingwayren argitalpen zerrenda ikusteko klik egin