Badator Liburuaren eguna
Urtero
apirilaren 23arekin (larunbata aurten) ospatu ohi dugu liburuaren eguna, eta horren karietara liburu aurkezpenak izaten dira nagusi bazter hauetan. Mari Jose Olaziregik
Mende berrirako ipuinak antologia aurkeztuko du
apirilaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako liburutegiko sotoan eta 14 idazleren ipuinak batu ditu Ereinek argitaratuko duen liburuan.
Susa argitaletxeak Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma nobela aurkeztuko du apirilaren 22an (ostirala) 11:30etan Donostiako Liburutegiko Sotoan. Egun berean, apirilak 22an (ostirala) eta ordubete beranduago Iñaki Segurolaren Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo saiakera aurkeztuko du Alberdaniak Donostiako liburutegiko sotoan. Beste liburu batzuk ere izango dira ziur, eta hurrengo asteetan emango dugu beraien berri, asteroko agendan.
Agenda
Luzien Etxezaharretak
Mende erdi Iparraldeko literaturan hitzaldia eskainiko du
apirilaren 14an (osteguna) 19:30etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Ostean Miren Aranburuk eta Kattalin Totorikak testuen irakurraldia egingo dute.
Bihotz Bakartien Klubak
Arrakalak emankizuna eskainiko du
apirilaren 14an (osteguna) 20:30etan Barakaldoko Laguntasuna dantza taldearen lokaletan. Biharamunean,
apirilaren 15ean (ostirala) 22:00etan Aretxabaletako udaletxe zaharrean.
Xabi Bordak
Birika zatiak liburuan oinarritutako errezitala egingo du
apirilaren 15ean (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean. Poemekin batera Aitor Bengoetxea
Ondarruk prestatutako bideoa emango dute. Bartzelonako emanaldi honen karietara, Bordaren
8 poema katalanez jarri genituen Susaren webgunean.
Luzien Etxezaharretak euskal literaturari buruzko hitzaldia eskainiko du
apirilaren 16an (larunbata) goizeko 10:00etatik aitzina, Sarako herriko ostatuan, Literatura Eskolak antolatuta.
Kirmen Uribek poesia errezitaldia eskainiko du
apirilaren 19an (osteguna) 19:30etan Zaldibarko liburutegian.
Edu Zelaietak
Mugaldekoak emanaldia eskainiko du
apirilaren 21ean (osteguna) 20:30etan Getariako Alondegi Zaharrean. Edurekin izaten dira Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak.
Kirmen Uribe poemak errezitatzen arituko da
apirilaren 22an (ostirala) 22:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.
Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendariak
Plouen Mentides liburua aurkeztuko du
apirilaren 23an (larunbata) Bartzelonan, Lorea Agirrek idatzitako
Euria ari du Egunkariaren itxieraren kronikaren katalanezko itzulpena.
Oskar Wilden Fidel izan beharraz
liburua izango dute hizpide
apirilaren 27an (asteazkena) 18:30etan Arrasateko Monterron kultur etxean.