Iñigo Aranbarriren Harrien lauhazka
Poema liburu indartsu eta betea eskaini zigun Iñigo Aranbarrik 2000n, Susa eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eskutik:
Harrien lauhazka. Azken urteetako gure literaturako erreferentzia sendoa, liburuak Aranbarriren ahotsa eta unibertsoa, gurea ere baden unibertsoa, aurkezten dizkigu. Poesiaren zerrendetan lehendik ere egina zeukan tokia betikotu zuen idazleak poema-liburu honekin.
Efemerideak
1983 urtarrilak 6: Juan Inazio Goikoetxea
Gaztelu hil zen Gaztelun.
1782 urtarrilak 7: Juan Etxamendi
Bordel jaio zen Luzaiden.
1782 urtarrilak 7: Martin Larralde
Bordaxuri jaio zen Hazparnen.
1888 urtarrilak 8: Julene Azpeitia jaio zen Zumaian.
2001 urtarrilak 8: Mariano Izeta hil zen Elizondon.
1866 urtarrilak 9: Frantzisko Lopez Alen jaio zen Donostian.
1919 urtarrilak 9: Antonio Arruti hil zen Tolosan.
1935 urtarrilak 9: Jean Etxepare Bidegorri hil zen Kanbon.
1886 urtarrilak 10: Jose Gontzalo Zulaika
Aita Donostia jaio zen Donostian.
1890 urtarrilak 10: Klaudio Otaegi hil zen Hondarribian.
1905 urtarrilak 11: Iñaki Goenaga jaio zen Azpeitian.
1919 urtarrilak 11: Pedro Berrondo jaio zen Oiartzunen.
1988 urtarrilak 11: Piarres Larzabal hil zen Sokoan.
1835 urtarrilak 12: Juan Frantzisko Petrirena
Xenpelar jaio zen Errenterian.
1898 urtarrilak 12: Antonio Maria Labaien jaio zen Tolosan.
Agenda
Itzalik ez duen gorputza poesia irakurraldia egingo dute
urtarrilaren 13an (osteguna) 19:00etan Gasteizko IKA euskaltegiaren 15. urteurrena ospatzeko. Bertan izango dira Ana Arregi, Edu Zelaieta eta Kirmen Uribe.
Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitala egingo du
urtarrilaren 20an (osteguna) 20:00etan Bilboko Ekoetxean. Arte Ederretako ikasleek egindako animazio guztiak proiektatuko dira.
Edu Zelaietak
Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du
urtarrilaren 21ean (ostirala) 21:00etan Irungo Kabigorri ateneoan.
Urtarrilaren 28an berriz (ostirala) 19:30etan Amarako Ernest Lluch kultur etxean izango da.
Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.