GODOTEN ESPEROAN
Samuel Beckett
Samuel Becketten "En attendant Godot" 1952ko urriaren 17an argitaratu zuen Éditions de Minuit argitaletxeko Jerôme Lindonek (bi mila eta bostehun ale). Antzezlana 1953ko urtarrilaren 5ean jokatu zen estreinakoz Montparnasseko Babylone antzokian, Roger Blinek zuzendua. Becketten eskuizkribuko daten arabera, 1948ko urriaren 9an hasi zuen idazketa eta 1949ko urtarrilaren 29an amaitu.
Juan Garziak egindako euskarazko itzulpena 2001eko apirilean agertu zuen Alberdania argitaletxeak. Godoten esperoan antzezlanaren bi ekitaldietatik lehena osorik duzu irakurgai webgune honetan.