|
Zumardi-aundi, garai batean
zure kerizpe laztana
artuaz emen egon oi nintzan
ordu goxoei emana.
Len bezelaxe zeundelakoan
etorri naiz gaur zugana,
ta, zer ikuspen begitara zait...?
Ustegabeko antzalda!
Beste zuaitzak zure tokiyan,
zumar-itzalik ez emen,
iparrak bere soñu biguna
ez dakit nun jo lezaken,
zuaitz berritan (1) iñoiz ezpaitu
eregai onik arkitzen.
Zu ziñan lenaz billura-toki
berezietan ederren.
Erreka polit marmariñe bat
zijoakizun urbizi,
ur jator, arraiz aberatsa ta
ziaro garbiya beti.
Ikuskai onik ez dezu orain,
ez kerizpe t'ez ur garbi...
Leno ziñana gogamenean
erabil zaitut, Zumardi.
Banun adregai zoragarri bat,
biyok maiz onerabide,
iñun ez emen ainbat atsegin
t'amets ain ederrik ere.
Garai artako zumardian nik
zenbat egonaldi maite...
Bai bizitz eder urte yoanak
itzuli al balitezke!
1945 garren urtean
(1) Landatuberriak dirala esan nai det.
|