|
Apari batean
Zartzaroz umetuen
bular bixigarri,
ardorik bikañen au
edatez alai ni.
Kezka-xomorro mintsu
beltxik etzait ari;
beltx erien ordez gaur
berreun ipurtargi,
oztiñeder-begi,
ameskai ugari...
Au bai dala pozaren
goreneko zori!
Egarbera
Iñoiz ere ez det edan
onenbeste txanpain,
oso bustiya nago
ezur, mami ta zain.
Alaz ere pithin bat
bederik lengoz gain
zuen guzion opaz
edango det orain.
Txol eder ontan ba nik
biotz, begi t'ezpain.
Bor-bor
Zirikatzalle onak
zeraten ezkero,
neurtitzez beste zerbait
esanairik nago.
Nai arren ezin baña;
izan ere ardo
geyegi edan-eta
nere kankar bero,
nere buru eltze au
irakiten dago.
Bertso-bide zallean
zuzen xamar edo
oker aundirik gabe
jardun banaiz leno,
bidegalduta orain
ez dakit nora jo,
itsumustuka nabil,
t'azkenean... poto.
Berriz?
Len poto bat egin det;
orain zer..., kaikuba?
Aundi bat laister nere
ganbaran sortuba
eskeñiko dizuet
ederki landuba:
gai onez egiña ta
begiz apaindubam
kaikurik aundiyena
neronen buruba.
Oarra: Neurtitz oiek ez dira apalorduan egiñak,
egunarrez baizik. Gertu bear; apari artan bertso eske
lagun batzuek ni zirikatzeko asmoa baizuten.
Orri au «Usauri», olerkiaren urrena ipiñi bear da.
|