|
Mendi-mendiko ur-jaiotz edo
iturri bizi gardena
bezin garbiya zuen irripar
eta zuen mintzoera.
Zeruko lili, aingeru-bitxi,
zuek emengo billera
argiz betetzen dezute, baiki,
ta usai txit emez gañera.
Egi au bide danez nik orain
azken-itz oiek, onela:
Gutxienaz eun urterañoko
luzapengai dun bizmena
zorionaren euzkiz yantzia
Jainkoak demaizutela!
|