Irurogei ta amasei urtez

 

Arpegi zital antzo,

igar, me, zurbilla,

ezur eta azal utsez

dirudi egiña.

Garai bateko nere

musu biribilla

nork egitetsi orain?...

Antzalda sorgiña!

kokotza nabari zait

sudurraren billa.

 

Egi orrek argiro

beste au ondoren:

nere bizitz-ibaya

itxasora laister.

Kezka txarik ez baña;

noizik-bein pozaren

arrai pintarratu bat

yauzika baitager.

Ardo-tantaz giro-ta

bizkortze ain eder.

 

Neurtitz-metagan txindor

—ene ames-txori—

papar arro abesten

ari zait biziki;

oraindik ezpaitiot

bertso-metagari

biltze-lan ondoreko

potorik ipiñi.

Gogotxindor luzaro

yardun-zale izaki.

 

Agertuko balitzait

egazti beltzen bat,

nik uxatuko nuke

t'urrundarazi, ¡txak!

Jai det, jai aundiya gaur,

atsegin erabat,

urte asko izanarren

illunik ez beintzat.

Nere poza gaur oyuz

erakutsi bezat.

 

                1945 gko Epaillaren 3 an.

 

                metaga (de meta-aga), palo que sustenta el eje del montón.

                txak, onomatopeya de lo instantaneo.

 

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com