|
Uretar Manuel neurtitz-egille burutsuari
Ale txuri bat, ale garbiya
buru ta biotz-barnean
ama'ren apaz erne zitzaizun
jayo ziñan egunean.
Geroztik zenbat amets eder zuk
egipide zuzenean
olerki-garauz txorta bikaña
biltzen ari ziñanean!
Nere ama'ren urrena zure
ama Dolorex maita nik;
aurtxoa nintzan garayan berak
besotan maiz goxaturik
thun-thun soñura erabil edo
aupatzen bainiñun pozik.
Beraz, ni zure goganai eta
ameskide umetandik.
Onela geran ezkero, biyok
alkarri esku eman-da
oñarin, bizkor, igaro zagun
Uzturre-mendi'ko malda.
Irudi eder...!, an Aratziñe,
euzko'tar guzion ama...
Jai aundi bat an goretsi-zale
eldu gaite baregana!
1942 gko Urrillaren 15 ean
apa (pa), ósculo, beso.
|