|
Mocoroa'tar Eduardo eresegile ospetsuari,
bere gorantza-egunean
Negu beltzean egoten oi dan
bezela txantxangorriya,
otzikaraz ta mutu zegoken
nere barrengo txoriya.
Gaur, bat-batean txospertu zaidak,
gaur egun zoragarriya,
lengo ixillaren ordez nik orain
abestaldi bereziya.
Goibel-nagirik iñork ez emen,
baizik zorion-ustargi,
ta uztargipean gure biotzak
atsegiñaren urbizi.
Iturri denak mingain zetortzik,
bizkor, eretsu ta garbi.
Gu, beraz, emen zorionezko
ibayan denok igari.
Jai eder onek maitasunaren
urrin garbiya zeriok,
t'aldi berean sortu zaizkiak
betsokume dantxariok.
Ire omenaz abeskide gu,
biziro alai guztiok;
izan ere ik gure poza'ri
pozik erantzun baitiok.
Nere buruzko epotx ariña
mintzo eder ta luzerik
egiteko gai ezpada ere,
naimena bazerabilkik.
Itz oiek baño askoz geyago
laztan batek esango dik;
laztan auxe ba ziñez damaiat
beso ta gogo zabalik.
1942 gko Urrillaren 9 ean
ustargi, arco-iris.
epotx, enano.
|