Txorrotx'en opaz

 

Jai-billera batean

 

Itzal astunik ez orain gure barru,

igesi dijoa kezkaren illuna,

zure yolasean ekarri diguzu

izpi-sorta baten leñuru kutuna.

Gizon argi zera, txit argi, burutsu,

biziro asmamen txorrotxa dezuna:

Ederrik ez baña; naiz gogo-ziritu,

zure zirikiak... ¡bai txorrotx biguna!

 

Iztun yayoa zera, baitere gurgarri;

aiskide bat iñoiz gezurraren aldez

ari dala-ta zuk polliki-polliki

oar dagiozu bere txar egitez.

Aizkidetasunak itzegiñerazi;

esate latz edo gogorraren bidez

nai ez alegia beñere jarduki;

irakasle onak zigor bearrik ez.

 

Irripar dagizu?... Ziri ta borobil,

gezi ta loredun irri gozakaya!

Berorixe goibel-urratzalle arin

zoar bat izaki, biotzaren jaya.

Gu denoi ere zuk irripar eragin...

Zorionak emen urbizi alaya;

giroz osatua eretsu baitabil

elkarrenganako pozaren ibaya.

 

Ibai garbi onen ur eztitsuetan

gogoz ase gera, biziro zaleki,

ta zaletasunez ain oparo edan

degunaren bide, guztiok esari;

ixil-unerik ez, baizik gorabear

kementsu bat emen mingain ta eztarri.

Atsegin osoa gure biotzean;

Txorrotx, zure opaz onelako zori!

 

                opaz, en honor de.

                eden, veneno.

                oar (oarpen), advertencia, observación

                irakasle, maestro, instructor.

                gezi, dardo, saeta.

                zoar (argi), claro.

                eretsu, sonoro, armonioso.

                esari, decidor.

 

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com