|
Tori
|
Zortziko arin bat Pellok
eskatu dit gaur goizean.
Ariña nai?... Ona emen
lastozko xare batean:
Itz-lerro bat egin det,
orain bigarrena,
beste onekin iru,
laua det zallena;
bosteraño eldu naiz,
emen seigarrena;
saspi..., ondoren gaya
zortziko batena.
lerro, linea, renglón.
|
|
|