|
Adizkide bati «Nere-Bidean»-go
olerki-sorta bializ.
Nere bidean bidetxior latz
kezka larriaz nintzan abitu;
olerki-sail bat egin nayaren
kardaba nere barren-ixtillu.
Biotza naro, ernemin-ontzi,
burua, berriz, uts, amets-kaiku,
utsune ontan irudikume
polit-argirik ezin mamitu.
Baña, naiz motel t'itxusik izan
apal diranez maita ditzazu.
apal, humilde.
|