Sei urte buru

 

Josetxo aur zanean,

orain sei bat urte,

goretsi nuan eraz

berriro gaur ere

pozik ari natzaio

len bezin goresle.

Mutiko begi-urdin,

buru-yantzi, erne,

Josetxoren almenak

agirian daude.

Seme onekin zuek [aitamak]

asaro gozartze!...

Jainko txikiya zana

aunditu zaizute!

 

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com