|
Aur bikaña zu, dirdir-ale bat,
goizeko izarra bezin argiya,
amaren pitxi ta aitak besotan
aupatu zaitun jainko txikiya.
Euzkera pollit gozoaz laster
egiñik zure mintzo garbiya,
gurasoentzat izango zera
ezti darion poz-iturriya.
Muin bat nik orain, muiñ-egin zu'ri,
ume irriparkoi zoragarriya.
|