|
«Asaba zarren baratza»-n
amona gaxoarekin
mintzo eder, mintzo kutun
zoragarriya izan zuana,
gaur urtebete il zitzaigun.
Izar igeskor bat aren
bizitz argi ain laburra;
bere urratsaren garbia
leñuru biziz ortzira yo ta,
an gure aintzindaria!
Bein eta berriz gogora
gure Joxe Mari zana;
aberkide arek eman
baitzigun euskal-uzta gozoa
bere «Biotz-Begietan.»
Goyargiaren txingarrez
ikuturik zuaitz-adar
billusi, baña zuzenak,
alez ta txoriz bete zituan
olerkari ain gallenak.
«Baratz zarra baratz berri.»
Itz eder mamitsu oiek
gogamenean biziki
erabilliaz landu ezagu
baratz-ikuspegi ori.
Lizardi maite, laztana:
Etzaitugu iñoiz aztuko;
naiz begiz gure aurrean
ikusi ez, zu gurekin beti...,
gure biotz-barrenean!
ikuskin, panorama.
leñuru, fulgor.
ortzi, firmamento.
uzta, cosecha.
|