«Lizardi»

 

Len zabal-argi zegoan gure

bizitzaren ikuskiña.

Orain, illun..., beltz. Zorionik ez,

baizik estura samiña.

Ustegabeko jazo txar batek

orrelako eragiña...

 

Olerkari txit ernai, ospetsu,

ta gorenengo irakasle;

onbidez ere gizonik onen,

Joxe Mari gure maite,

il-berri zaigu, gazterik illotz...

Utsune au zeñek bete!...

 

Euzkera piztu, euzkera jaso,

egite orren zuzenak

eragin zion, ta «Lizardi»'ri

zor dio geyen euskerak.

Bizkor ari zan, otzaldirik ez

Joxe Mari'ren kemenak.

 

        [hurrengo estrofa, arkatzez ezabatuta dago]

Yaunak deituta ortzira igoa

gaurdanik goyen, zerutar.

Ama-Euskera negarrez baña...;

gaxoak neke, zoritxar...

Mendiz-mendi gaur abots ituna,

il-eresiaren oyar...

 

            * * *

 

Biotzetiko susmoz emaro

erne zaidan otoi garbi

urrinbera bat bialtzen dizut,

olerkiño au geznari.

Betirakora!... Gogapen onek

barru-muñean dardari

leun, eztitsu bat... Agur, maite,

nik ere laster egaundi!...

 

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com