|
Urte-metagan txindor ixillik
aul egon zaidan aldiaz-gero,
atsegiñaren kima-gañean
ostera txosper, abesle bero;
berrion baten abagunez gaur
zori alaya erdu baitzaio.
Kepa: gaurtandik bizikidetzat
izango dezun enda-lorea,
elbururako bidegiñean
zurekin beti, zure maitea:
Elkar-maitari, elkarren argi,
zuen bizitza dirdaiz betea...
Eztai-jaya dan jai aundi, eder...!
Opari-egun gozoa ziñez,
ta nik erabat nere lantegi
zarean goiztar egunargitzez
egiñiko lan bildu xamar au
eskeintzen dizut biotz-biotzez.
Xede garbia nabari zaion
olerkiño au zaletsu dagit;
itz-ale oiek naiz urritxo izan
gogoz beñepein girotu zaizkit.
Zuen omenaz poz-kima'n txindor
txiuntari ta ego-zabalik...
xede, intención, finalidad.
dagit, (de egin) lo hago.
|