Elosegi'tar Yosu'ri

 

Bere eztai-egunean

 

Yosu: Gaur egiz olerkari nauk,

gezna maitetsu baten ekarle,

txuri-urdiñez yantzita dauden

bertso-xemeok iretzat, gazte.

 

Oiek apurka emango ditek,

argiro nere pozaren berri;

esan ere bai olerki-bidez

gora jo nai dun egimen ori.

 

Beroiek berdin adiraziko

nere lei bizi, lei garreztua,

eta nun dagon iganakiko

onginayaren iturburua.

 

Poli ta Miren ire guraso

goreskarriok diran bezela

ondo baitzekit buruz argi ta

biotzez ere garden aizela.

 

Argatik zuzen ireganako

onginai-ari eten-zail dana;

ta lau senide zeraten alde

ari berdiña nik laurongana.

 

Bertso-lan-giro berexi, leuna;

noiznai ez gaurko abagunerik;

lerro-sail onek tarteka pindar

txutariñen bat izango al'dik.

 

Yoran-abesle txori natorkik

maitearekin agon tokira,

zorionaren eguzki-ginga

narogar zaiken baratz argira.

 

Udazkenik ez baratz ain eder

zoragarrian; or egu alai,

abenda-bitxi, biotz-urruma,

zeruko irripar gozoen dirdai...

 

Olerki au ni zaletasunak

erabili naun ziñezpidetzat;

goyargiz ezer ezpanaiz ere,

egiñalean mutilla beintzat.

 

Bertsokumeok adeiz eta mamiz

jayo zaizkiak, garbiro sortu,

eta igana pozik biltzen diranez

arrera on bat egiek, Yosu.

 

                garden, limpio, puro.

                abagune, ocasión propicia.

                lerro-saill, conjunto de líneas.

                biotz-urruma, arrullo cordial.

                adeiz ta mamiz, cortés y entrañablemente.

 

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com