Aratzine, bere buruaz

 

Iainkoari zor bizitza;

Berak itz eder au: Zadi!;

ta bat-batean orrela

nere sortze, nere izaki...

Egunez ni ezikuskor,

gauean oztar-irudi,

gaxoen begirale ta

olerkarien goyargi.

Aratzine naiz, mendi-mendiko

ixillaren ama txuri.

 

Izarrak klisk-egin t'egin

beren zabalde garbia

bitxitu-garayan oi det

maizenik agerraldia.

Nigaz zillargitzen dira

ibai, soro, larredia...;

ta Auñamendi'ko basauntza,

berez orren izutia,

jauzika urbil zait; atsegingarri

baitzaio nere argia.

 

Maitale izan ta iñork maita

ez ditun gaxoak nere

maitenak dira; laguntzik

ez diet uka beñere.

Ametxar-irabi edo

kezkarik sortzen bazaie,

ega bizkor ariñean

mugonez erdu natzaie,

t'amestxar naspil nekegarriak

urrutira iges, aldarte...

 

Askotan bidegin arren

elur-izara-gañean,

nere oñatzik ez dago

ibilli naizen bidean.

Euriyak ez nau bustitzen,

ez ere sakon beltzean

iresten arrats illunak;

dirdira baitet soñean.

Egunez lore, zitori naiz, ta

Yaupaleme arratsean.

 

                Zadi!, imperativo de Ser. / Forma sintética de izan zaite (jayo zaite).

                jauzika (yauzika), retozando.

                Aratzine, hada.

                iretsi, tragar, devorar.

                Zitori, azucena.

                Yaupaleme, sacerdotisa.

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

Orrialdea handiago ikusteko

 

 

© Emeterio Arrese

 

 

"Emeterio Arrese / Koadernoa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com