HIBAI ZABAL

 

Hibaiek

erabaki bat hartzen dute:

Hemendik.

Eta handik

ez dira mugituko.

Edo handik

mugitzen dira

geldi,

edo noizean behin,

hasarraturik,

azkar,

itsasora.

Ni itsaso bat banenduka,

nora noan

banenki,

hibaia

baninz...

Ai, ene tristea!

Nora eta nundik

noan

ez dakidana...!

 

  © Gabriel Aresti


www.susa-literatura.com