GAUAREN OSTEAN
Izar sama moztuak
urrez odolustutzen Itsasora
Gure gainean
Iletargiak
ubera antzuak egiten ditu
Loak hartzen dau olarroa
belen liburuan orrizkatzen dauan artean
Belateria indarge irredentoak
gurutziltzatuak egotera etsiak
Izar ganorabakoek
tiki-taka tematia mekanizatzen dabe
Ozeanoen ur guztia
malko batean batu zan
Eta egun barriaren zapi zuriak
zeiuaren begiak txukatuko ditu
|
AO REVERSO DA NOITE
Loceiros degolados / desangranse de ouro no Mar / De par de nós / a Lua / fai ronseles infecundos // Mentres sonea a mareta / vai folleando no libro das velas // Irredentos velamios eshaustos / resiñados a pendurar da cruz // Estrelas inconscentes / mecanizan o ouseso tic-tac // A auga toda dos oucéanos / ensumeuse nunha bágoa // E o pano branco do novo día / enxogará os ollos do ceo. |
© Manoel Antonio
© itzulpenarena: Iñigo Aranbarri / Koldo Izagirre