TOPAKETA

 

Nork zarratu dau gaur

Itsasoaren leiho azula?

          Bazter guztiengandiko

Itsaso iheslari hau

          Munduko lau haizeetatik

desbideratu eban banda

zerrazoiaren naufrago

 

          Kalatxoriak geldituak ziran

hiru singladura haizebe

          Izurdeek orratza galdu eben

          arrotz eta jarei

 

          Egun inok ez dau erlinga topatzen

ostertzeko oihalak lotzeko

          Eta arratsalde honetan be

ez dogu kaiolatuko Eguzkia

 

          Eguzkia hegazti triste bat zan

txapitelan ipinia

 

 

DESCOBERTA

Quen fechou esta noite / a fenestra azul do Mar? / Este Mar fuxitivo / de tódalas ribeiras / Náufrago do neboeiro / que desviou o rumbo / dos puntos cardinaes // Ficaron as gavotas / tres singladuras a sotavento / Desourentáronse os arroaces / intrusos e impunes // Hoxe ninguén dá ca relinga / pra aferrar os panos do horizonte / E este serán tampouco / engayolaremos o Sol // O Sol era un paxaro triste / que se pousaba no penol.

 

 

© Manoel Antonio

© itzulpenarena: Iñigo Aranbarri / Koldo Izagirre

 

 

"Manoel Antonio / Lauretarik lauretara" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com