AGUSTiN ANABiTARTE
DONOSTiA
1932an
argitaratu zuen Agustin Anabitartek Donostia nobela. Euskaltzaindiak
antolatutako Schuchardt Saria irabazita, Euskera aldizkarian zatika
argitaratu zen aurrenik eta liburu berezituan ondoren, Editorial Vasca-ren eskutik.
«Irakurgai» bezala aurkeztu zuen liburua Anabitartek berak, eta hiru
urte lehenago argitaratutako Usauri-ren «anaia laztana» zela
zioen. XIX. mende bukaerako Donostia nolakoa zen azaltzea izan zuen helburu,
eta horretarako prosa arinaz gozatutako fikzioa eraiki zuen. Argitalpen haren
70. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Donostia nobela eskaintzen dizugu
osorik, Anabitarteri berari buruzko hainbat xehetasunekin batera.