1896 Maule
Euskaldun martire, saratar neskatila Larraldeko
Felipe Arrese Beitia
1
Gura neuskizuz zuri gloriak
Kantau, neskatxa samurra,
Frantzian igo eben denporan
Gorriak Gobiernura,
Oinperaturik ain gizon gaizto
Infernutarren bildurra,
Oraindik izan arren amabost
Urteko gazte biguna,
Pinet ta bere lagunak gaitik
Ez eutsulako ardura.
2
Alperrik eutsun, lotu zinduzan
Piketearen buruak,
Esan guzurraz estalduteko
Berako zure kontuak,
Jakin etzedin zetara emon
Zenduzan ara pausuak,
Ta gitxiago an zelan artu
Zenduzan sakramentuak,
Zeintzuek gaitik pagau ez eian
Ondotxo zure lepuak.
3
Orduan baina fedez sututa
Ain modu miragarrian,
Erantzun zendun: "Naiz il naiela
Ni ilgo nabe Egian,
Jakin begie gura badabe
Agintariak Frantzian
Zelan konfesau eta komulgau
Nazan Berako errian
Jauna iraindu baino len zeren
Il gura dodan grazian".
4
Nor ez da arri egingo oso
Non nai zu ikusitean
Mendi bat legez, gogor ta zutik
Katolikoen fedean,
Ikara baga, egia beti
Autortzen tenple batean,
Naiz soldaduen, zein jeneralen
Bardin juezen aurrean,
Jakina gaitik epai gaizto bat
Zeunkala zeure gainean?
5
Baina, Jesus da egia eta
Zu zinan egi zalea,
Orretxe gaitik, o! Madalena!
Kristo zan zure maitea,
Nogaz zenduan zuk bizi gura.
Nogaitik bere iltea.
Nogaz guzurraz etzendulako
Txarto nai geratutea,
Bere etsaiak emon eutsuen
Kastiguz eriotzea.
6
O! neskatila Sarako gazte
Fedez bardinik bagea!
Il bear eta kantetan dozu
Birjin-Amaren Salbea.
Lirio guri zinan denporan
Ikusgarrizko loria,
Gilotiniaz gorriak zuri
Ebagi arren samia,
Orain zeruan gozetan dozu
Martiriaren koroia.