1895 Bera
Aingeru maitia!
An.
1
Kristau Jaungoikozkoak
Bagera munduan
Egon nai gendukenak
Beraren onduan,
Gu bainan geiago bat
Leno bagenduan
Magdalena Larralde
Dagona zeruan.
2
Txikitandikan au zan
Elizara asi,
Bainere elizarik
Etzitzaion antzi,
Beti erregututzen
Munduan zan bizi,
Orrelaxen zerua
Zuen irabazi!
3
Magdaleni egina
Ez daukat antziya,
Nola kendu ziyoten
Tristiai biziya!
Etsaiyari esanaz
Barrendik egiya
Bat orrela iltzia
Da penagarriya!
4
Gerratia zalarik
Bere erritikan
Frantzitik Espainira
Tristia etorri zan,
Konfesatu zenduen
Berako elizan,
Onen bokaziyua
Ortarako izan.
5
Ispitzat Magdalentxo
Preso arturikan,
Eta agintariyak
Gogor ekinikan,
Berak nai zutenikan
Ezin eginikan,
Gilotinan il zuten
Orrentxengatikan!!!
6
Nola berez zenduen
Kristau fedetsua,
Eta beti goguan
Zeukan Jaungoikua,
Il zuten ordurako
Magdalen gaxua,
Aingeruak zabaldu
Ziyoten zerua!