1895 Bera
Magdalena Larralde 1793an
An.
1
Lore betikoaz koroitu zinala
Txoriyak diyote beren kantetan,
Barkatu nazazu entzunikan ala
Lore bat ipintzen orain bereala
Zure oinetan.
2
Erri txiki txuri guztiz alegera
Biyotza goitzen du biltziak ara,
Frantses lur alaian altxatzen da bera
Ume leial onen seaska gainera
Deitzen da Sara.
3
Uri artatikan mirabe gaztea
Apaiz baten bila konfesa zezan
Kontu aundikoa naiz egon bidea,
Ain zeukan petxuan sartuba fedea,
Berara joan zan.
4
Frantses espainolak legoien moduan
Gudatutzen ziran txit gogorrean,
Konfesiyotikan biurtzerakuan,
Preso artu zuten frantzesak orduan
Beren lurrean.
5
Buruzari arrek ezaguturikan
Birtute aundiko lore garbiya,
Argira azaldu gabe egirikan
Onla mintzatu zan ain kupiturikan
Buruzariya.
6
"Esan zazu, Beran lagun batengana
Izana zerala ikustatzera.
Entzun nazazu au fede aundiz dana,
Ez egitekotan esan dizudana
Galduko zera."
7
Mantxarik gabeko ume zerutarra,
Juramentaturik fede sutuan,
Laztandurik zinez egiyen indarra
Ziyon zergatikan euskal lur naparra
Igaro zuan.
8
Negarrak malkotan entzun ziyotenak,
Begiyak jasoaz zeruetara,
Salbe Regina ta kanta samurrenak,
Kantatuaz lagun egin ziyen denak,
Gaitzondoara.
9
Anima gabeko Pinet pozoitua,
Odol egarriyan katamotz gisan,
Mendekatu naian koajez sutua,
Aur inozentea gilotinatua
Gero izan zan.
10
Birtute aundiko aur zoragarriya,
Urruinduaz gezur traidoriari,
Argitzeagatik garbiro egiya,
Entregatu ziyon anima garbiya
Jaungoikoari.