1893 Azpeitia
Bizi bitez euskera ta euskaldunak
An.
(Azpeitiko Euskal-jostaldietan, gaurko euskualdun obeenen
Aita-Jaun on Antonio Abadi-koari)
KANTAURREA
1
Euskera bizi-bedi,
Bizi Euskaldunak,
Beren kristautasunaz
Nunai ezagunak,
Ama Erria-ren alde
Umanta zaldunak,
Oitaru gordetzaile
Alkarren lagunak.
KANTALDIYAK
2
Agur gure biotzeko
Aita-Jaun aundiya,
Abadi-ko Antoniyo
Aitor-en semia,
Zurekin poztutzen da
Azpeitiko erria,
Zeralako Euskaldunen
Ain maitalaria.
3
Badakigu zerala
Euskaldun lenena,
Jakinduri askotan
Jakintsu goiena,
Izar jakintzan ere
Izar argiena,
Gizonak zeruratzen
Saia zeradena.
Euskera bizi &.
4
Aprika-tar beltz eta
Ijito tarretan,
Brasilgo erreinu ta
Europakoetan,
Zure jakinduriya
Egon da loretan,
Maitagarriya zera
Guretzat benetan!
5
Alai gaituzu danok
Emen agertzian,
Euskal amore bizi
Anaitasunian,
Euskal gauzak altxarik
Iru egunian
Inazioren Etxe
Eta sorterrian.
Euskera bizi &.
6
Sutuko gera aurrera
Zurekin batera,
Euskaldun seme danok
Alkar maitatzera,
Maitatzera Euskera,
Beltzebutar guziei
Gogor egitera.
7
Maitaturik euskaldun
Oitura dontsuak,
Sortuko dira berriz
Gizon ospatsuak,
Loiola ta Loinazen
Oso antzekuak,
Okendo ta Elkanoren
Parez goitzekuak.
Euskera bizi &