1892 Donibane Lohizune
Musde Abadia jaunari
M. Urrutigoity
1
Egun hun erraiten deizügü Musde Abadia Jauna,
Laphurdirik ützüli gabe Etchehunen herriala,
Emanen tügü bi kobla,
Milakaz eskerrak deitzügü Uskaldün ororen phartez,
Egin deizkützün hunkiez,
Ukhen dütügün uhurez.
2
Pariseko jakintsietan zü lehenetarik zira,
Bilkhura argitienetan badüzü zure kaidera,
Entzünik da zure botza.
Gure mendietan ipharrak zure fama du hedatzen
Zure izena khantatzen,
Bazter orotan aiphatzen.
3
Zure bihotz nublia, Jauna, estimatzenago dügü
Uskal herria amoriotan nula düzün begiratü,
Zure hunkiez lagüntü,
Merexi bezala zirade, Jinko hunaz maithatürik
Praubez benedikatürik,
Orotzaz uhuratürik.
4
Huntarzünak, jakitatia largoki zük erabilten,
Buket izan beitzira bethi Uskararen eraikiten,
Galtzerik haren baratzen,
Jokü zaharren baliua erakasten Uskaldüner,
Algar maithatzen güzier,
Zazpi herri ahizper.
5
Zure erraner jarraikitez, zuri plazer egiteko,
Gure Uskara ederrari fidel gira izanenko,
Jagoiti ez ahatzeko,
Noizpaizko mendetan bezala, pelota, kobla, phastualak,
Maskarada eta dantzak
Dirate gure solasak.
6
Bihotz bihotzetik deizügü desiratzen, ürhentzian
Ezpirituz ziren bezala, khorpitzez izan zitian
Bethi gazte zahartzian.
Uskaldün besta handietan, Jauna, lüzaz izan zite,
Orano hunki egile,
Berrogei urthez bedere.