1891 Iurreta
Nere sentimentua
An.
1
Sentimentua esan biar det
Nigarrez edo kantari,
Baldin biotzak laguntzen badit
Nere arbol maiteari,
Igartu zara bada betiko,
Ez da ostorik ageri,
Oroitz tristea gelditzen zaigu
Orain euskaldun daneri.
2
Amaika aldiz oroitzen naizen
Zori oneko arbola
Malkoa ere irtentzen zaizkit
Ikustiarekin orla;
Igartu bai bainan nola?
Ez euskaldunak izan bagendu
Antzinatarren odola.
3
Amaika aldiz esana zaudez
Bada euskal-erriari,
Aitu nazute seme maiteak,
Ez naien bada erori,
Erortzen banaiz galdu zerate
Esaten dizutet garbi,
Igartu arren oraindik zainak
Ementxen dauzkat nik lori.
4
Amoriozko arbol maitia,
Euskal erriko koroia,
Galdu dirade zure loriak
Eta lengo sasoia,
Uste gabian zainetan sartu
Zaizu betiko ordeia,
Aspaldikuan orrentxen bila
Zebilen jende pozoia.
5
Juan berriak ziran fueruak
Antzinetako legiak,
Aspaldikuan diabru obek
Daukazkitenak gordiak,
Orla lotsetan arkitutzia
Euskal erriko semiak,
Ez dakit bada zer pentsatzenduen
Gure Jangoiko maitiak.
6
Euskal erriko seme ederrak
Zoazte gaur Gernikara,
Zuben arbola antxen dagota
Eta belauniko para;
Zinaturikan bere aurrian
Esan zazute, ai ama!
Zain maitietan muin ematera
Gatoz danok zure gana.