1891 Iurreta
Nere mendiyak
An.
Airea: Gernikako arbola
Da bedeinkatua.
1
Jaunak emanik dauzka
Euskaldun erriyak,
Lerden jaikitzen diran
Mendi goiantiyak,
Indartzen dituela
Barrendik burniyak,
Mendi oriyek dira
Umanten mendiyak.
2
Benaz maite zaituztet
O mendi santuak!
Seaska ta obitzat
Guretzat sortuak,
Zuentzako ditut nik
Ditudan kantuak,
Zuek ikusirikan
Barrenen jaiuak.
3
Mendi goiak dirade
Zerurontz jaikitzen,
Euskal-lurra dutela
Maitaro gordetzen:
Lainoen gainetikan
Zaizkigu agertzen,
Biotza berengana
Gozoro jasotzen.
4
Zuen artean jaio
Geraden jendeak
Zuengana nai degu
Joan, mendi maiteak.
Guretzako zaudete
Doaiez beteak,
Poza ematen digu
Zuek ikusteak.
5
Euskera entzuten da
Zuen inguruan
Euskera bai ta zuen
Azpiko txokuan.
Oiartzunak esnatzen
Euskera sonuan,
Elkarrekin mintzatzen
Euskera gozuan.
6
Mendi nereak! zutik
Zaudeten artean,
Euskera ez da galduko
Aitorren lurrean,
Eta egun obiak
Lur au alaitzean.