1891 Iurreta
Ipui berriyak
Juan Ignazio Uranga
Euskaldun jaio naiz ta
Euskaldun nai det il.
I
TXAKURRA
Goizero oi zan txakur zuri bat
Ibiltzen kale danetan,
Ezur zikin ta ogi puzketaz
Bete nairik zakarretan.
Bainan ara zer gerta zitzaion,
Gau txit gogozko onetan
Geiegi jan ta puztuturikan
Il zan oinazez batetan.
Gure artean ere askotan,
Gerta litekiena da,
Naiz gogozkua izanagatik,
Ez jan geiegi al bada,
Jan edanan gizona,
Baldin ibiltzen ez bada,
Iltzeko gaitza liteke izan
Geiegizko betekada.
II
BI OILARREN BORROKA
Oilar bi ziran aserreturik
Elkarri asi mokoka,
Non jarri zuten oilotaldean
Izugarrizko borroka,
Eta pakeak egin nairikan
Hartu zan artean kolka
Danak berari eraso eta
An utzi zuten urgunka.
Bada au bera gerta liteke,
Askotan gure artean,
Kolkaren gisa sartzen bagera,
Ezin liteken gauzean.
Makil autsiyak ez du behar,
Bi borrokarin tartean,
Bada askotan oi da izan
Ere guretzat kaltean.
III
ZAPELAITZA
Txori txikiyak atxi nairikan
Zebilela zapelaitza,
Goitikan egan jeisterakuan
Egan jo zuben aritza.
Bada ikaraz sartu zitzaion
Gibelainoko gaitza,
Denbora gutxin barrunbian zan
Ikaratikan il aisa.
Askotan ez da kolpe bearrik
Gizona mendeatzeko
Zuaitz adarran soinua bakarrik
Aski da ikaratzeko.
Bada ikara bera aski da
Gizona azkar galtzeko
Eta ortatik gaisoturikan
Sendatze gabe iltzeko.