1890 Maule
Kalabaza eta baratzuriya
(Ipuia)
An.
1
Kalabaza bat zeguen
Lurraren gainian,
Bere pixutasunez
Mugi ezinian.
An inguruan berriz,
Zan baratzuriya,
Tentia ta ernaia
Biziro txuriya.
2
Kalabazak bein diyo
Baratxuriyari:
Zer pithina, ez aiz or
Lurrean ageri,
Beti ago ttattar ta
Oso nak arritzen,
Nik ainbat jan ta nola
Ez aizen aunditzen.
3
Onek erantzun ziyon:
Ah! ustel astua,
Beti aunditutzen dek
Zatar ta bastua,
Or ago tontotua
Lurrean etzinta,
Ere gorputz trakatza
Mugitu ezin ta.
4
Bai, ondo kalabaza
Izan ta izango,
Orren ustela intzanik,
Ez nikan esango.
[...]
[...]
5
Obea da txikiya
Eta fina izan,
Ta ez aundi bastua,
Kalabazen gisan,
Askoz obe bai da
Apur bat finetik
Eta ez asetzeko
Ainbat usteletik.