1890 Maule
Montebideoz
Bizente Etchegaray "Urruña"
1
Montebideoz egin zenean aiphua
Eskualdunei zitzain berotu burua,
Joateko fite herri dohatsu hartara,
Hemen ez zezaketen fortuna egitera.
2
Ez bada ez dutelakotz bere etxetan zer jan,
Zer edan, bai eta ere soinean zer eman:
Badute aski artho, badute ogia,
Bai-ta ere jakitzat urdaiki zathia.
3
Ez dakit zer daiteken behar gehiago,
Kantabre herrietan urus izateko:
Gure arbasoak lehen gehiago gabe,
Bizi izatu dire dohatsu halere.
4
Baina zoriz ethortzen ikhusi dituzte,
Montebide aldetik bata edo bertze,
Gapeluaren orde txapel finarekin,
Muntra gerriyan urre-gatheekin.
5
Bai, bai, eta badoha eskaldun gaztea,
Utzirik hain zoroki bere etxe maithea,
Hartan bizi izan zen urus orduraino,
Egin zukeien berdin aitzinat oraino.
6
Xortea etxatua da: behar da partitu,
Baitezpada hau baita nahi aberastu:
Handi ditu xedeak, esperantzak gizen,
Helas! hauk othe zaizko ongi itzuliren!
Gero ikusiko.