1890 Maule
Vanitas vanitatum
Jose Artola
1
Arkitzen nintzan eleizapean,
Isiltasunen erdian,
Eta bakarrik, bai! ain bakarrik
Ainbeste jende artian!
Dana estaliya (gurutz autsi bat
Nekarren alde batian,
Eta apainduba urrezko letraz
Beste bat zeukan aurrian.
2
Arrek zekarren uda berriak
Zabaltzen duben belarra,
Eta onek berriz osto eroridun
Arbol aundien adarra;
Laguntzik gabe bakardadian
Etor zitzaidan negarra,
An zegolako gurutzetxua
Txoko batian bakarra:
3
Eta txoriyak egun sentian
Ipintzeko kantaxoak
Bildutzen ziran jatera, bere
Gainean zeuden kardoak.
Bestera nunbait etziran juaten
Ikusirikan gaixoak,
Zinta-orridunak, argiyak eta
Gainera berriz koroak.
4
Zer da lurreko bizi au? niyon
Jasorik gora begiyak,
Eta begiyak itxi zizkidan
Ordubantxen eguzkiyak.
Iluntasunan gelditu nintzan
Itsuturikan argiyak.
.....
Orduan jakin nuen zer ziran
Gure izate guziyak!