1890 Maule
Gure euskara maita dezagun
Felipe Casal
1
Izkuntz guria maita dezagun
Bear bezela biyotzez.
Ez degu bada ibili bear
Itz egiteko guk lotsez,
Eta arkitu ez dedin ama
Gure gatikan negarrez.
Ipin dezagun apaindurikan
Aritz ederran adarrez.
2
Euskara eder maitiagatik
Egingo det alegina,
Naiz nere luma ezin altxatu
Nik nai nezakien dina,
Esaten det nik biyotzetikan
Naizela euskaldun fina:
Nere odola galdu naigo det
Ez utzi euskeran grina.
3
Maita dezagun gure izkuntza
Euskaldunak geradenak,
Maita dezagun, anai maitiak,
Biyotz sendoa degunak,
Aurrera bada, galdu ez dedin
Itzegin dezagun danak:
Beso zabalik artuko gaitu
Bere biyotzera amak.
4
Mintsu ote dan iduritzen zait
Amatxo gure euskera.
Gaitza sartuba daukagulako
Euskal erri abetara:
Sartu zitzaigun ondo geundenak
Guztiyak gaizki jartzera,
Eta ginduzen libertadiak
Geienak lurperatzera.
5
Non dira gure aita bisabak,
Ote gaituzte ikusten?
Zeru zabala eder ortatik
Nola geraden gertatzen?
Etsaian kontra ibili ziran
Beren odola isurtzen,
Lengo lege on ginduzen aiek
Guri eskuetaratzen.
6
Bai, egin zuten alegin dana
Gizagajuak gugatik.
Beste ainbeste ote genduke
Egingo guk aien gatik?
Oju eginaz esan dezagun
Bai! biyotzaren erditik.
Aien dolaren kutsurika
Ez da galdu oraindik.