1888 Kanbo
Alharguntsa zonbaiten dolua
Gregoire Hirigoyen "Urruñan"
Airea: Mandataria, zer berri...
1
Ene senharra eritu,
Oilo guziak funditu,
Azken jan duenean,
Hil da biharamunean.
Akabo nere oiloak!
Sekulan orhoitzekoak!...
2
Oiloak ziren hamabi,
Guziak erroten hari,
Diruak ere gaztatu,
Etxe guzia du hustu.
Ez oilorik, ez dirurik,
Orai zer eginen dut nik!...
3
Arroltzeak saldu eta
Erosi aguardienta:
Hola nintzen usatua,
Orai flaskoa hustua.
Hau da etxearen hutsa!
Orotarik alharguntsa!...
4
Arroltzerik ez zenean,
Bertze leku on batean,
Bai, banuen ekhartzaile,
Soilarua pagatzaile,
Ixil, nehork jakin gabe,
Orai ez da deus hor ere.
5
Ez arthorik, ez ogirik
Ez ilharrik ez bertzerik.
Eta ene estomaka,
Ez ixiltzen kurrukaka,
Xixariek atakatzen,
Horra nola bizi naizen.
6
Zoin naizen urrikalgarri,
Erranen dautzuet sarri,
Ene sokorria non da,
Hortaz banuke zer konda!...
Ez banintz ahalketia,
Erran nezake egia.
7
Sosak baditu lau ardit,
Mihiak egin nau tilik,
Gan ederra eta bertzerik
Ditut ezin ahantzirik;
Ez banu damu bat baizik,
Hori ez litake deusik.
8
Nik egin dudan ametsa!
Erdiratu nau bihotza,
Etzen ez gan denarekin,
Bainan bai bertze batekin;
Aldi batez solas egin
Nahi nuke berarekin.