1886 Urnieta

 

Abbadie jauna! Zuri

 

Karmelo Etxegarai

 

C. Soraluzeren musika

 

            1

Abbadie jauna! Zuri

Gatoz kantatzera,

Zure doai aundiyak

Emen azaltzera,

Euskera zenbat maite

Dezun esatera,

Beragatik biyotzez

Zu bedeinkatzera.

 

            2

Euskal erriya zaigu

Zugatik apaintzen,

Eta festaz jantzirik

Urniyetan biltzen,

Izkuntza maitagarriya

Zugatik agertzen,

Izarren eran, diz-diz

Eginikan emen.

 

            3

Mendi guztiyak daude,

Galaiki jantziyak,

Fest'oek ikusi zai

Mardulik orriyak,

Beren gainean alai

Kantatzen txoriyak,

Ematen nonbait zuri

Esker ugariyak.

 

            4

Gure biyotzak ere,

Osoro pozturik,

Eskertasunez daude

Zuretzat beterik,

Menditarte oetan

Gogoz zabaldurik,

Zure oroitz maitea

Beti gorde nairik.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com