1886 Urnieta
Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart
Jose Artola
Patxikuk:
Zer ordu ote ziran
orain jo dutenak?
Juan Josek:
Zortzienbat kontatu
dizkiat nik denak.
Patxiku:
Zortziyak eta isten
onen goiz tabernak!
geiago eran gabe
ni kontentu eznak.
Patxiku:
Las once y sereno
ari dek kantatzen.
Juan Jose:
Ez dizkik orain diran
ordubak kontatzen.
Patxiku:
Ire moduban diat
nik ere pensatzen,
apropos ariko dek
jendia tentatzen.
Juan Jose:
Tenta dezala, tenta
nai badu amona,
ero bere buruba
betia dagona.
Patxiku:
Badakik gaur zegoala
oso ordo ona.
Juan Jose:
Bai ardoa bainan ez
salsaile zegoana.
Goiz bultzaka atera
giotzik barrendik.
Patxiku:
Ala dek pizkatxo bat
eran nai nikek nik.
Juan Jose:
Bi pitxer dizkiagu,
eranak oraindik.
Patxiku:
Ez mutil bi erorrek
gaur eran dituk ik.
Mutil ez nazakala,
orrenbeste bultza!
Juan Jose:
Zertako tiratzen nak
ik neri onuntza?
Patxiku:
Zuzenago ezin dek
eraman korputza?
Juan Jose:
I abil okertuta,
tonto astaputza.
Patxiku:
Pausorik ezin diat
nik irekin eman.
Juan Jose:
Zertan abil tiraka
orlako teman?
Patxiku:
Ala dek... inork preso,
ez gaitzan eraman,
obe diagu sartu
berriro tabernan.
Aurrera mutilak!