1885 Sara
Frantziaren bandera ederra
An. "Orhoitzea"
1
Guardia dezaun ba gure kuraia,
Horren lakuntzeko, bardin gure bizia,
Segiturik hanitx izanen dira lorian,
Etsaia leherturik lurraren beherian.
2
Biotzik badea Frantzian dukena ahalea
Erreztan ikusteko nazionean ohorea,
Basakeria bada zenbait arimetan
Bederen dukezu bakarrik orietan.
3
Nork ez duke barnean sendiera gozua
Ikhustiaz betikotz garaitzen etsaia,
Gure suia gartua zertan behar dugu
Horrendako salbu biltzeat entsaiatu?
4
Lehen ibiltzen zen Frantzia ohorezki,
Orai zertako da joaten hain trixteki,
Zorikaitza bada munduan edatia,
Fitexko baluke bolborak erraustia.
5
Laster ethor bedi banderen librantza
Erresuma guziak emanen du botza,
Ikusteko noizbeit fronterak airatzen,
Orguilu arrotza arratsian galdutzen.