1885 Sara
Alharguntsak haurra lokhartzen
Martin Oregiz, Oragarrekoa
Air: Neuvième récréation de piano, par M. Ad. Le Carpentier,
sauf la 2ème mesure musicale supprimée (dans le couplet)
Refrain:
Lo! lo! lo-tan!
Egizu lo nere besuetan!
Lo! lo! lorietan!
Amaren besoetan.
1
Zertarako da zure zorthea,
Geroko diren denboretan?
Zeru-lurren gizon izaitea,
Aldare-aitzin ederretan?
2
Zer izanen da hunen nahia,
Galai gazte atheratzean?
Mundurat othe duke lehia,
Andre maite baten hartzean?
3
Erresumak ezartzen badio
Eskuetan bere ezpata,
Odola emanen othe dio?
Deus ederragorik ez baita!
4
Legetiar izan nahi bada,
Makhur direnen xuxentzeko,
Eremanen dute behar-bada
Erregerekin mintzatzeko!
5
Nekhezaletarik behar balitz
Aita onena zuen bezala,
Lur, abere, oihan, sorho hainitz
Badugu, denek har ditzala!
6
Eta lur, oihan kanpo barneak,
Aski gobernatzen baditu;
Diru, bihi, andre, haur erneak,
Ohorezki izanen ditu!
7
Aphez, gerlari, legetan handi,
Edo gizon nekhazalea,
Bethi Jainkotiar izan hadi,
Haur ene kontsolatzailea.
8
Uzten haut orai aingeruekin!
Ohakotik, oi! ametsetan,
Ikhus'ak ama hirriz hirekin!
Ikhus'ak aita zeruetan!
Refrain pour le dernier couplet.
Lo! lo! lotan!
Lo egin ohako goxo hortan!
Lo! lo! lorietan!
Ohako goxo hortan!