1885 Sara
Nere leihotik
Manex Hargina, Donapaleukoa
1
Nere leihotik ikhusten dizit
Andereño bat ederra,
Hari hementik ez palitz izit
Egin nezake gortia.
2
Nere leihoak erdi hetsirik
Egoitenako guaitian,
Bainan berinak zabal geroztik
Itzaltzen zata barnian!
3
Abendoako egun beltzetan
Sartzen denian ekhia,
Lanho idor bat zoko guzietan
Hedatzen da nola khia.
4
Nere bihotza molde berian
Jartzen zata ilhundurik,
Xarmagarria juaiten denian
Ihesi nere bixtatik.
5
Zeren maitiak batu bi begi
Zeluko izarren pare!
Larria xuri, ezpainak gorri!
Hortz perlak herrekan ere!
6
Ederra badu harek itxura
Ederragoa bihotza!
Haren etxetik ez da biharra,
Elki sekulan gosea!
7
Negian xori papo-gorriak
Ez du kanturik emaiten,
Ogi aphurkez, nere maitiak
Xoriñoa du bazkatzen.
8
Leiho batetik bertze leihorat
Dakot nik ere eskatzen,
Bainan neretzat ez da irri bat
Haren ezpainetan sortzen.
9
Jo eginen dut haren athean
Eskale batek bezala,
Ordian segur, ustegabean
Zabaldiko du behala!
10
Zer nahi duzu? dio maitiak
"Bihotzaren erdia!"
"Athea zabal, zerra leihoak,
Ukhanen duzu osoa!"