1882 Sara
Azuzenak
Bonifazio Etxegarai
Zorionekoak biotz garbia dutenak, zergatik aek ikusiko duten Jaungoikoa.
Zelai gozatsu miragarrian
Lore gustiyak bildurik,
Arkitzen ziran udaberriko
Doai danakin galairik.
An zenden larros gorriyak intzez
Beren kopeta garbirik,
An klulipraiak apainduriya
Liluragarriz jantzirik,
An lore pollit beti-biziak,
Beti bezela bikainik,
An bixilorak bide xigorren
Ertz ederretan jaiorik,
An zenden ere jazmin txuriyak
Usai gozoa zabalik;
An azuzenak begirasuna
Zeru goietan josirik,
Eta lilipak sartaizetxoak
Atsematean mugirik.
Beren oinetan errekatxo bat
Igarotzen zan maltsorik,
Ur eder urdin osasungarriz
Aien sustraiak bustirik.
Ur oriyekin landaretxoak
Indar biziyak arturik
Azaltzen ziran guri ta mardul
Xortena lirain jasorik,
Erdidikirik zegoan lorea
Erakutsitzen pozturik.
Ala gustiyak zendela mardul
Eta pozkidaz beterik,
Andik urrean zegoan ujolde
Batek goaitik irtenik,
Arrapatutzen zuan guztiya
Kolko loituan arrezik,
Eta berekin etzeramana
Ondaturikan utzirik,
Larrosak eta beste loreak
Xortenetikan autsirik,
Eramanikan batzuek, eta
Beste batzuek igarrik,
Erreka garbi beyarrezkoa
Lagatu zuen zikinik,
Eta loretsu len ikusten zan
Zelai ederra soildurik,
Bakar-bakarrik azuzenkoak
Gelditu ziran mardulik,
Ujoaldearen indarretikan
Garbitasunak gorderik.
Garbitasunak, maite badegu,
Gordeko gaitu gaitzetik.