1876 Sara
Laudorioak Jaun Dabbadiri
Jaureguiberri
1
Jaun Dabbadi hemen orai
Behar dut nik aiphatu,
Jaun hori eskualdunentzat
Jeneros da agertu.
Horren prima onetarik,
Bat behar dut laudatu,
Zeren hortaz herri hautan
Du morala altxatu.
2
Prima hori deithua da
Kantuetako prima,
Horien animatzeko
Hartu behar da luma.
Hitz onen hatzemateko
Behar da buru ona,
Zeruetarik heldu da
Mintzatzeko dohaina.
3
Ez naiz fraide ez apheza,
Ni naiz gizon xinple bat,
Ongirako lehia dut,
Ahal dudan bezeinbat.
Irabaztea maite dut
Haurren behatzekotzat,
Zuzenbidean eginez
Ni naute modelatzat.
4
Prima horren gutiziak,
Ez du debox egiten,
Ez et'ere sakolako
Jaidurarik ematen.
Hori erran gabe ere,
Aise duzu ikhusten,
Zeren kanten pharatzeko,
Zuhurtzia behar den.
5
Bertze primez mintzateko,
Ez dirot hetaz erran,
Bakhotxak bere gostuko,
Ogitik behar du jan,
Gauza ageri da zer den,
Ber efetuetan,
Begiak argi duenak,
Ikhus beza obretan.
6
Edaririk hoberena,
Pozoin bilhakatzen da,
Hortaz sobranioetan,
Pasatzen balinbada.
Lohi hautan jokotako
Jaidura hartua da,
Zonbait premu jokhalari
Pobre bilhakatu da.
7
Jaun primen emaile hori,
Nik ontsa dut ikhusten,
Adituz horren ongia,
Zenbat laudagarri zen.
Gizon aphal bat naizela,
Ni ez naiko hurbiltzen,
Bizkitartean jaun hori,
Gogoan dut ekhartzen.
8
Jaun onak, atxik dezola
Pobren amodioa,
Hekien othoitzek dute
Zerratzen ifernua.
Zinki desiratzen diot
Nik bizitze luzea,
Ber bizi hunen ondotik
Zeruaz gozatzea.