1876 Sara

 

Laborantza

 

Martin Etcheto

 

                        1

Eman nahi nituzke zenbeit pertsu berri,

Deusik memoriorat ahal badut ekarri,

Toki hautan bagare hainitz laborari,

Lorietan bizi gare lagunduz elkarri.

 

                        2

Ene ofizioa bethi laborantza,

Lurretik egiten dut bihien arrantza.

Hekien ondotik gero hazienda bazka,

Hemendik aintzina ere badut esperantza.

 

                        3

Penatua gatik aurthen agortiak,

Ez gaitela ikara gu lagun maitiak,

Batek ez badu ere izanen du bertziak,

Uste dut granierak badiren bethiak.

 

                        4

Arthuak eta ogiak gure hazkurriak,

Jaunaren borondatez lurrak ekarriak,

Hekien biltzailiak gu laborariak,

Neguko seguratzen udan ethorriak.

 

                        5

Horiek printzipalak bertzia frankorekin,

Baratzekari ederrak beren arbolekin,

Sagardi eta mahasti mustra ederrekin,

Sarri janen ditugu denek elkarrekin.

 

                        6

Sorho horiek ere nahi ditut aiphatu,

Azinda parte handik behar da bazkatu,

Heiekin behar tugu lanak trabailatu.

Oraino bertze hainitz gisa hetaz baliatu.

 

                        7

Oraino badugu hainitz oihan eta larre,

Funtera horietarik guri beira daude,

Iduritzen zaizkigu itzal baten pare,

Pena da bizitzia halakorik gabe.

 

                        8

Huna zortzi pertsu aurthengo berriak,

Nahi nuke ni bezala kontent balire guziak,

Arthuen esperantza bildu tut ogiak,

Iaz baino gehiago erregu dobliak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com