1875 Sara
Uholdearen gainean
An. "Senpere-amotztar bat"
1
Aditzen dudanean uhaldez mintzatzen,
Frantzia Tolosa zaut niri urrikaltzen,
Hango nigar marraskek naute erdiratzen,
Duda dut egundino hola gerthatu den.
2
Lulubiaten erditik deihadarra min zen,
Ama bere haurrekin ithotzen hari zen,
Bai hantxe desgrazia izigarria zen,
Hainitz arimaren itzul azken fina han zen.
3
Menditik hasi eta itsaso portura,
Urek bazeramaten zenbaitto presuna,
Deithoragarria zen hango ikhuspena,
Jende haiekin balsan bazen asko gauza.
4
Han ur hegietako landak, mahastiak
Oro zikhinkeriez daude estaliak,
Ezin erran zeinbat dire han kalteak.
Nola erremedia hango desmasiak!
5
Milaka familiak arroparik gabe!
Beren etxeak ere urak gan zazkote.
Gorphutzen pausatzeko oherik ez date,
Gaixo maite heieri urrikal gaizkote.
6
Aita saindua bere kardinaleekin,
Aphezpikuak beren jaun erretorekin,
Zenbaitto puxantzia beren gortheekin
Orok hantxe dituzte amoina onak egin.
7
Miragarria duzu begiz ikhustea
Zenbatez handia den han karitatea,
Herritan kanpotarrek prest dute urhea,
Erreparaturen da izan den kaltea.
8
Handi, ttiki, guziak, pobre, aberatsak,
Katholiko, juduak eta higanotak,
Orok heltzen dituzte han beren amoinak.
Saristaturen ditu zeruko jaun onak.