1872 Sara

 

Biligarroa piaian

 

Joanes Etcheto

 

                                1

Biligarro maite pollita, norat goaten haiz airean?

Zerk hola asaldatzen haute hire xedera goatean?

Trabak oso khenduak ditut goaten haiz bidean,

Aingeruak lagunduren hau, behar izaten denean.

 

                                2

Hire harat hunat orotan gogoan haut nik hi bethi,

Hire kanta aditzen diat eginik ere emeki,

Hire luma berexten diat bertzen artean errexki,

Norat nahi ibili hadin begiak zauzkaiat hiri.

 

                                3

Hire trebesia orotan hirekin nauk izpirituz

Beldurrez eta gaztaginek hezaten lumatik biluz.

Hori hola gerthatzen balitz ni hilen nindukek doluz,

Urrun hadi etsaietarik akhaba ez hadin damuz.

 

                                4

Hire goiti beheitietan izanen nauk bethi alde.

Laguntza behar dukanean, errak niri falta gabe,

Zonbait urhatsen egiteko ez nauk segur ni herabe,

Hire gatik egin nitzazkek ehun bat lekoa bedere.

 

                                5

Erne niagok ikusteko heia badukan etsairik,

Damu nikek izaten bahu hire piaian makhurrik

Zuzen bidean dabilana lagundua duk zerutik,

Oha beraz, ibili hadi, ez izan, othoi, beldurrik.

 

                                6

Biligarro maithagarria, erradak hire xedea,

Errak, othoi, eman dukanez nihori hire fedea,

Piaia hortan errak, othoi, zertan dabilak gogoa,

Hiretako tokiño hortan idekia duk athea!

 

                                7

Batasun zorionezko bat beira ziagok hiri funski,

Hire hegalak mugi zaizkik, egon gabe bethi nagi,

Orai egin behar dukana ez gerorakotz igorri,

Zeren geroa ez baitu Jaunak hemen agindu nihori.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


susa-literatura.com