1871 Sara
Ama birjina sortzez oso garbiari
An., "Gipuzkoar bat"
Kantartea
Kanta dezagun, kanta gogotik,
Birjina amaren sorrera,
Izar zeruko ta eguzkiaz gain,
Eder garbi da bera.
1
Mantxaren antzik ezertxo bage,
Zera sortua Birjina,
Zeru ta lurren edertasuna
Jaungoiko berak egina,
Ikusgarrietan
Guztizkoenetan
Parerik gabe pin-pina.
2
Ez bazinaden argia baino
Argiago zu bera
Nola zeruen egile dana,
Zugana jetxi lurrera?
Danik apainena
Distiatuena
Argi ta lore zu zera.
3
Agertu naiez zure antzera,
Argitxo bat da guztiya,
Zeru urdinean urtzen dagoan
Bola goritu eguzkia,
Urrez apaindurik
Nun nai zabaldurik,
Argizko itsaso biziya.
4
Izar artean ori bezela
Zu zaitu Jauna kantatu,
Zure oinari muin egitean,
Ilargiya da lotsatu...
Egun sentiaren
Ta izar taldearen
Argiak zertako aitatu?
5
Nai dute ala ere Birjina ...
Danak zerorren itxura,
Euzkia omen da zure jantziya,
Izarrak koroi modura,
Amabi daudela
Gordetzen bezela
Zure buruko apaindura.
6
Egun sentiak xit goizetikan
Zu pasatzeko bidea,
Utzitze omen du perla pollitez
Ta arrosa gorriz betea,
On argizkoakin
Lore errainuakin
Distiaturik obea.
7
Intzaren ale biribil urdina
Lore ta pitxi usaidunak,
Zure birtuteen iduri izaten
Dituzte beren jardunak,
Esaten dutela
Zureak direla
Guzien edertasunak.
8
Jainkozko gizon zeruko aingerua
Goienak zuri begira,
Zoraturikan gabaz ta egunez
Beinere aspertzen ez dira.
Bakarrik deabrua
Dago amorratua
Orroaz jira ta bira.
9
Ezin du eraman zure bitartera
Igo bear dala gizona,
Zeru ederrean gozatu zera,
Berak an galdu zuen ona.
Kanta Birjinari
Oin azpian ari
Eman dio zor zaiona.
10
Mila miloika banituzke
Aingeru danen mingainak,
Jardungo nuke beti kantatzen,
Birjina, nik zure hazainak,
Ase-ase artean
Soinuzko ujoldean
Muino ta zeru gain-gainak.