1871 Sara
Soldado zaharra, haren ezpata eta semea
C.S.V.P., ainhoarra
Airea: Hauxe da ikhazketako manduaren...
1
Aita, ekharradazu zure ezpata,
Zeronek, othoi, nauzu hankan esteka,
Nohan lasterka,
Frantzia laguntzerat lanjerrian baita,
Hari guduka:
Besoa badut eta bihotz ez falta! (bis)
2
Oi, ene seme maite odol-durua!
Hi baithan diat kausten enbe burua,
Phuru-phurua!
Horra ene ezpata, oha gudura,
Buru-bururat:
Ez barkha etsaiari ez den goithua! (bis)
3
Hargatik ezpata hau eskuratzean,
Agintzak juramentuz, nola hiltzean,
Hau ibiltzean,
Haizela edirenen zuzen bidean,
Notha gabean,
Nola gur' arbasoak zabiltzanean. (bis)
4
Aita, zure semea, ez izan beldur,
Bide ohorezkotik dadien makhur,
Hainitz ez aphur:
Gazte eta sendo da, orobat zuhur;
Hitz dautzu segur,
Ukhatu baino lehen gelditzen lur (bis).
5
Seme hori zenean eman bidean,
Phentsaketa hazkarrak zauzkan barnean;
Zohan airean...
Laster ikhusten dugu etsai menean,
Hurbilenean:
Herioa dakharke beso kolpean! (bis)
6
Goizean hasi eta arrats artean,
Hanbat etsai zituen eman lurrean.
Bizkitartean,
Berare da aurkhitzen, bai, odoletan,
Oi sarraskitan:
Zaurizko gurutzea dauka kopetan! (bis)
7
Zitzaioen orduan Aita gogora,
Itzultzen da semea etxe aldera,
Bai alagera,
Aita zahartu hurren besarkatzera,
Kontsolatzera,
Kopeta hautsi horren erakustera. (bis)
8
Horra eskaldun baten egin ederrak,
Guk hertsiki gogoan hartu beharrak;
Gazte zaharrak,
Ditzagun kanta betan, errepiketan,
Dadien izan,
Holako seme hainitz Eskaldunetan! (bis)