1871 Sara
Ene lore ederra
edo Xanamarik orhoitzapentzat Jakesi eman lorea
Michel Etchegaray
Airea: Itxospeko alaba dendaria
1
Baratzean badut lore eder bat,
Bihotz onak emana enetzat,
Bereziak arthak ditut hunentzat,
Emailea delakotz neretzat.
2
Goizean goiz ungi dautzut jorratzen,
Belar tzarrak hurbilek,
Arratsetan ur garbiz ihintzatzen,
Hunentzat naiz lur huntan bizitzen.
3
Aiphamena urrun du hedatua,
Ikusterat heldu da mundua,
Ardura zait guziez galdetua,
Nondik dudan hau hunat bildua.
4
Lore eder berdinik gabekoa
Bihotz osoz haiz maitatzekoa,
Diamantak ez din ez balioa,
Nihon ere hik bezalakoa.
5
Xoriñoak bozkario handitan,
Hor dabiltza hunen ingurutan,
Adarretik aldaskarat jauzikan,
Han kantatzen bere errepiketan.
6
Pinpirinak pullit eta arinik,
Hegalak menditik jausirik,
Bira-bira dabiltza harriturik,
Hunen ganat denak hurbildurik.
7
Ethorriak erleak oihanetik,
Usain ona urrun sentiturik,
Gaten dire lore hunen gainetik,
Ezti gaiez ungi kargaturik.
8
Ttirritta bat argitzean kasirik,
Kantaz dago hunen itzalpetik,
Aditzen da erraiten duenetik,
Lore hau dut lore hau maite nik!
9
Iduzkiak bere arraioekin,
Berotzen du samurtasunekin,
Aize arinak gaba sartzearekin
Ferekatzen eztitasunekin.
10
Orhoitzapen ezin ahantzgarria!
Zurekin daut ekarri berria,
Pasatzeko enekien bizia,
Hitz eman daut: segur da egia.
11
Hurbiltzen zait egunik ederrena,
Neretzeko dudan maiteena.
Hark nakarke berratuz zoriona,
Lore hunek enetzat duena.
12
Ez da ez hau egun batez hixtuko,
Gure haurrek dute ikusiko,
Amudioz baltsan gare biziko,
Zaharturik dohatsu hiltzeko.